XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

. Halere, giza jakintzetan, beste jakintza batzuetan ez bezala, hitzegiten duen objetu baten aitzinean aurkitzen garela konstatazioa da.

Izan ere, gure ikerketako objetua eta informatzailea anitzetan nahastuak aurkitzen dira.

Honela izanik, arrisku haundi bat dugu eraiki eta analizatu beharrezko zaizkigun kontzeptu teorikoak informatzaileen ahoetatik ateratzen entseiatzekoa, noski.

Ikertzaile batek sujet batzuren portaera justifikatu behar duelarik, ez da aski beren hitzak eta arrazoitzeak zehaztasun guziz jasotzea.

Ikertzaileak bere jakintza egitekoan iker alorrera ailegatzean atarian zituen bere prenozioak utzi behar bait ditu, beste hainbat egin behar duelarik alorrean aurkitzean atxemanen dituen sujeten prenozioekin.

Teoria politikora igarotzen bagara, teoria orokorraren kontzeptuan baino askatasun haundiagoz mugitzen garela aipatu behar dugu: bertan lehen mugaketa eginaz objetuak baino gehiago objetiboak eta joku alorrak zehazten baitira: aldi berean, estrategiaren edo taktikaren alorreko diren zatikiak erabakitzen dira; azkenik, iturri guzietatik edanez osatzen den argudiotzeari dei eginez zilegitzapen prozedura zutitzen da.